XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4 Herriko zerbitzuak. Ura Gaur egun, ia herri guztietan dago ura.

Elur urtuak eta euriak sortzen duten ura ibaietan barrena itsasoraino joaten da.

Baina gu ez gara joaten ur bila ibaietara, aski dugu etxeko txorrota irekitzea, eta ura bertan daukagu.

Baina ur dena ez da itsasora joaten! Ur hau gordetzeko herri bakoitzean depositu bat dago.

Hemendik, lurrazpitik doazen hodi batzuren bidez, gure etxeetaraino iristen da.

Gure etxeetatik irteten den ur zikina, berriz, beste hodi batzuren bidez, DEPURATU ondoren, ibaietara joaten da.